XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezi, ordian ere, botz emailek lege egiliak gaizki haitatzen zutielakotz, Frantzia guzia odolstaturik izan zen, eta, dembora hastialgarri haiez geroztik, etziren agitu Frantziako egitekoak oraiko lege-egilem uduriko esku tzarretan.

Ezta estonatu behar, arren, deputatu berriak, juntatu bezaiñ sarri, hasi badira hitzartzen lege abio batez, aspalditik zozialisten gogoan dena, eta, haren arabera, Frantziako hountarzunak oro, ala lur, ala etche, ala kabale, ala diharu, ala bestiak, oro, boti ezaririk beitirateke eta Errepublika eginik beitate Frantziako jente ororen amañou !

Ezta estonatu behar, holako gizonak Frantziako egitekoen buru direlarik, Judiouek, Framazouek, Zozialistek, Dreyfusi, zazpi gerlako ministro errepublikeñez eta bi tribunaletako jujez traidoretako ezaguturik eta kondenaturik izan denari, saldu zutialakotz Alamaniako emperadoriari goure armadako izkiribu segretu elibat, ardietsi balinbadere bere kondenazionetik chahaturik izatia, eta bere kondenazioniaren aitzinetik zian gradoa beno gorago batetara igaraitia.

Errelijioniaz aiphu: Ourthe handienetarik bat izan date 1906ekoa, Errelijioniari eginik den gerlari buruz, behinere beno beharrago gunian, azkar izatekotz, katolikoek ororek bat egitia goure aphezkupiekin eta aita saintiarekin; ezi eztu indarrik armada batek, ezpalin badutu jeneral houn bat eta kapitañ zuhur eta kapabliak, jeneralari obedituko dienak.

Eta houna noun Aita Saintiak emaiten dutian Frantziari haituzko aphezkupu berri elibat, beren saintutarzunaz, jakitatiaz, thalentu eta dohañ baliousez (...)